Prentsa
Prentsa arduraduna:
Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 688 92 90 88
E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Prentsa-oharrak:
Atal honetan gure prentsa-oharrak argitaratuko ditugu.
- Pandemiaren oztopoak gaindituz, ehunka lagun konektatu dira online eginiko Araba Encounter topaketara.
- Ekimenaren antolatzaileak pozik daude topaketaren helburuak bete egin direlako: parte-hartzaileen arteko hartu-emana, elkar laguntza eta giro ona nabaria izan da, beste behin ere, Euskaltel Fundazioak antolatzen dituen bilkuretan gertatzen den moduan.
- Arabako lanpartyak 340 plaza eskaini ditu eta parte-hartze handia izan da proposatutako heziketa- eta jolas-jardueretan.
- Guztira, 13 hitzaldi eskaini dira arabar topaketan, Euskal Encounterren Youtubeko kanalaren bitartez, eta adimen artifiziala, programazioa edo zibersegurtasuna bezalako gaiak izan dira hizpide. Solasaldiak teknologia-zale, ikasle nahiz enpresa teknologikoetako adituei zuzendu dira.
- Ezagutza zientifikoaren hedapena erraztearen alde agertu da Roberto Rabasco Orvium enpresaren fundatzaile kidea. Open Science delakoaren alde apustu egin du: zientzia irekiak editorial zientifikoetan oinarritutako egungo lan-eredua gainditzea du helburu, dinamikoagoa, eskuragarriagoa eta justuagoa den batengatik ordezkatuz.
- Euskaltel Fundazioak antolatu du topaketa Euskaltelen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bitartez) laguntzarekin.
Gehiago irakurri...
- Larunbatean eta igandean egingo den ekitaldi teknologiko honen zazpigarren edizioak 340 plaza birtual izango ditu, eta ekitaldian parte hartzeko eskubidea emango dute. Hala ere, prestakuntza-hitzaldi guztiak doan izango dira eta Twitch-en bidez jarraitu ahalko dituzte interesa duten guztiek.
- Araba Encounterreko egitarauak 49 jarduera hartuko ditu, prestakuntza-hitzaldiak eta arte digital, software libre, hardware eta bideo-joko arloetako lehiaketak barne.
- Antolatzaileek Arabako Parke Teknologikoan jarriko den kontrol-gunetik koordinatuko dituzte jarduera guztiak.
- Topaketa Euskaltel Fundazioak antolatu du, Euskaltelen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRI taldearen bidez) laguntzarekin
Gehiago irakurri...
- Caronte Web Studio marketin agentziako fundatzaile Jon Rivas Delgadok uste du pandemiak kontsumitzaileengan eragindako eraldaketak “iraunkorrak” izango direla. Itxialdian, Internet bidez erosteko ohitura gutxien zuen jendeak, 55 urtetik gorakoak, sistema hori erabiltzeko behar handiena izan du, segurtasun arrazoiengatik.
- e-ProcessMed enpresako arduradun Sebastián Armijos Leónen esanetan, adimen artifizialak ez ditu medikuak ordezkatuko, baina teknologia hori erabiltzen duten profesionalek gai ez direnen lekua hartuko dute.
- Prestakuntzaren aldeko apustu indartsua egin du Araba Encounterrek aurten: 13 hitzaldi eskainiko ditu doan, Euskal Encounterren Youtubeko kanalaren bitartez, adimen artifiziala, programazioa edo zibersegurtasuna bezalako gaien inguruan.
- Euskaltel Fundazioak antolatutako eta Euskaltelek, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak (SPRIren bitartez) lagundutako bilkurak eskainitako 340 plazak bete dira dagoeneko.
Gehiago irakurri...
- Ekitaldi teknologiko honen zazpigarren edizioa abenduan egingo da urtero bezala, hilaren 5etik 6ra.
- Aurten, jarduera guztiak birtualak izango dira, eta parte-hartzaileak beren etxeetatik arituko dira. Antolatzaileek, berriz, Arabako Parke Teknologikoan instalatutako kontrol-gunetik koordinatuko dituzte jarduera guztiak.
- Topaketa Euskaltel Fundazioak antolatu du, Euskaltelen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRI taldearen bidez) laguntzarekin
Gehiago irakurri...