Hitzaldiak eta Tailerrak

OpenGunean online emango diren hitzaldi eta tailerren berri emango dizuegu.

YouTube Kanala: Hitzaldiak eta Tailerrak

 

HITZALDIEN ETA TAILERREN ORDUTEGIA*

 

Larunbata, abenduak 5

11:00 - 11:45 No-Code soluzioak

12:00 - 12:45 Adimen artifiziala Araban

13:00 - 13:45 Adimen artifiziala (AA) maixpyrekin: Kendrite prozesadorea duen kostu txikiko gailu bat, PUZa eta knowledge processed unit (KPU) unitatea dituena

16:00 - 16:45 Baina... zer arraio ari da gertatzen Interneten? Web-analitika benetako kasuekin: COVIDaren aurretik eta ondoren

17:00 - 17:45 Osasun digitala, blockchainekin garatutako tresnak eta adimen artifiziala, ospitaletako eguneroko jardunerako

18:00 - 18:45 Micro:bit Experience

19:00 - 19:45 DeepFakeak eta Face Swapa. Nola funtzionatzen dute aurpegia ordezkatzeko algoritmoek ikusmen artifiziala eta adimen artifiziala erabilita?

Igandea, abenduak 6

11:00 - 11:45 Open Science pandemia-garaian

13:00 - 13:45 3D-ko diseinuaren hastapen-tailerra Tinkercadekin

16:00 - 16:45 Sortu onlineko denda bat 30 minutuan!

17:00 - 17:45 Free-to-play jokoak diseinatzeko oinarrietarako hurbilketa

18:00 - 18:45 Makecode Arcade

19:00 - 19:45 Linuxeko BadUSB erasoen funtzionamendua ulertzen

 


*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.


 

 

No-Code soluzioak

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Imanol Terán Maruri

Hitzaldiaren deskribapena:

Azkar eta sendo ari dira aurrera egiten “No-code” tresnak. Egunero agertzen dira ahalegin eta ezagutza handirik gabe emaitza profesionalak lortzen laguntzen diguten aplikazio eta zerbitzu berriak.

No-code mugimenduaren barruan, baina, tresna berriak sortu dituzte enpresa teknologiko handiek, prozesu horiek asko sinplifikatzeko, eta erakundeetako beste profil batzuetara hurbiltzeko. Hitzaldi honetan, halako tresna batzuk ezagutuko ditugu, eta, halaber, gogoeta egingo dugu tresnon erabilerari eta ezartzeko aukerei buruz.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Web-garapena, aholkularitza digital estrategikoa eta teknologia berrien inguruko trebakuntza.

Web

https://imanolteran.com/

Ordutegia: Larunbata, abenduak 5, 11:00 - 11:45

 Gora itzuli ^

Adimen artifiziala Araban

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Borja Balparda de Marco

EnpresaData Value Management

Hitzaldiaren deskribapena:

Adimen artifizialari eta datuen ustiaketari buruzko proiektu ugari ari dira garatzen gaur egun. Hala ere, gai ezezaguna da lurraldeko biztanle gehienentzat, nahiz eta pertsona eta enpresa askorentzat benetan erabilgarria izan daitekeen.

Hori dela eta, Araban adimen artifizialarekin eta datuen analisiarekin erlazionatuta dauden proiektu nagusiak azalduko ditugu aurkezpenean.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

CEO & Data Scientist at Data Value Management.

Webhttps://www.datavaluemanagement.es/

Ordutegia: Larunbata, abenduak 5, 12:00 - 12:45

Gora itzuli ^

Adimen artifiziala (AA) maixpyrekin: Kendrite prozesadorea duen kostu txikiko gailu bat, PUZa eta knowledge processed unit (KPU) unitatea dituena

Hizkuntza: Gaztelania

HizlariaCamp Tecnológico

Hitzaldiaren deskribapena:

Hurbilketa: gailu elektronikoak adimen artifiziala duten garapenetarako eta irudiak tratatzeko erabiltzea, Kendrite 210 prozesadore berriekin. Prozesadore horrek KPU bat du konboluzio-prozesuak azeleratzeko, ikasketa automatikoa ahalbidetzen dutenak. Kostu txikiko gailuak dira; eredu inferentzialak bizkor eta eraginkortasunez tratatzeko erabiltzen dira, irudien tratamendurako.

Web: www.camptecnologico.com

Ordutegia: Larunbata, abenduak 5, 13:00 - 13:45

Gora itzuli ^

Baina... zer arraio ari da gertatzen Interneten? Web-analitika benetako kasuekin: COVIDaren aurretik eta ondoren

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Jon Rivas Delgado

EnpresaCaronte Web Studio

Hitzaldiaren deskribapena:

Hitzaldi honetan, benetako webgune batzuen kasuak aztertuko ditugu, COVIDaren aurretik eta ondoren estatistiketan izandako aldaketa ikusteko. Merkataritza elektronikoaren bidezko salmenta handitu edo txikitu egin da? Konfinamenduaren ondoren zer joerari eutsi zaio bisitei dagokienez? Zer gertatu da Lead-ak erakartzeko webguneetan? Betirako aldatu da Internet bidez erosteko joera? Galdera horiei eta gehiagori erantzungo diegu, eta datu errealak zehatz-mehatz aztertuko ditugu.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Web-garatzailea eta SEOn espezializatutako diseinatzaile grafikoa. Caronte Web Studio marketin-agentziaren sortzailea. Irakaslea, ikastaro teknikoetan eta diseinu-ikastaroetan.

2018an jaio zen Caronte Web Studio, Joan Rivas Delgado-ren eskutik. Web-proiektu handiei laguntza osoa emateko helburuarekin sortu zen, eta, besteak beste, mantentze-lanak, laguntza, trebakuntza, diseinua, marketina eta bilatzaileetako posizionamendua lantzen ditu. Hala, bezeroak hornitzaile bakarra behar du zerbitzu guztientzat, eta hornitzaileak proiektua goitik behera ezagutzen du.

Web: 

https://www.jonrivas.com/

https://carontestudio.com/

Ordutegia: Larunbata, abenduak 5, 16:00 - 16:45

Gora itzuli ^

Osasun digitala, blockchainekin garatutako tresnak eta adimen artifiziala, ospitaletako eguneroko jardunerako

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Sebastián Armijos León

Enpresae-ProcessMed

Hitzaldiaren deskribapena:

Osasun digitala aspalditik garatzen ari den eremua da, eta denok entzun dugu zerbait haren inguruan. Hala ere, kontzeptu ezezaguna izaten jarraitzen du osasun-profesional askorentzat. Plataforma digitalen garaiotan, oinarrizko tresna bihurtu da osasun-arretan, presentzialak ez diren kontuetarako. Klik egitea nahikoa da ziurtagiriak sortu eta horiek deskargatzeko edo blockchain teknologiaren bidez gordetzeko, edo edukiak edo datuak bidaltzeko, hurrenez hurren, erabiltzaileei edo profesionalei edo historia digitaleko hodeira. Osasun-profesionalen errealitatea aldatzen ari da, eta pazienteak gero eta gehiago artatzen dira adimen artifiziala, blockchain, errealitate areagotua eta antzeko teknologiak erabiltzen dituzten tresnak baliatuz. Tresna horiek guztiak osasuna hobetzeko diseinatuta daudenez, askoz zehatzago diagnostikatzen dira gaixotasunak edo erosoagoa izaten da ospitaleko egonaldia. Klik bakarrekin, hitzak datu bihur daitezke, eta datu horiek erabaki. Erabaki horiek berdin eragiten diote Gasteizen dagoen paziente bati, munduko beste puntan dagoenari edo, laster, Marten egon daitekeen paziente bati. Orainaldian, abian dagoen etorkizuna da hau, eta, azken hilabeteetako gertaeren ondorioz, teknologia horien beharra areagotu egin da. Halaber, osasun-aro berri honetan, ezinbestekoa da eraginkortasuna eta datuak teknologiaren eskura izatea, berehala eta distantzia edozein dela ere. Medikuek haien eguneroko jardunean erabiliko dituzte tresna horiek, lana errazteko eta osasun-arreta hobea eskaintzeko.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

e-ProcessMed-en CEOa eta sortzaileetako bat.

Prozesu medikoen digitalizazioaren eremuan irtenbideak ematea da E-Process-Med enpresaren helburua. Bat egiten duten bi helburu elkartzen dituzten tresnak garatzen ditugu era esklusiboan. Hauek dira helburuok:

  • Osasun-langileen lana erraztea.
  • Pazientearekiko komunikazioaren, kudeaketaren eta emaitzen eraginkortasuna eta efikazia handitzea.

Webhttps://e-processmed.com/

Ordutegia: Larunbata, abenduak 5, 17:00 - 17:45

Gora itzuli ^

Micro:bit Experience

Hizkuntza: Gaztelania

HizlariaCamp Tecnológico

Hitzaldiaren deskribapena:

Onlineko ikastaro honetan, Micro:bit plaka elektronikoarekin programatuko dute parte-hartzaileek onlineko emuladorearen bidez. Blokeen bidez programatzen hasi aurretik, oinarrizko ariketaren bat egingo dute, "Harri orri har" jokoa, iparrorratz bat nola egin, pantailan testu bat agerrarazi, animazioak…

Web: www.camptecnologico.com

Ordutegia: Larunbata, abenduak 5, 18:00 - 18:45

Gora itzuli ^

DeepFakeak eta Face Swapa. Nola funtzionatzen dute aurpegia ordezkatzeko algoritmoek ikusmen artifiziala eta adimen artifiziala erabilita?

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Unai Elordi Hidalgo

EnpresaVicomtech

Hitzaldiaren deskribapena:

Adimen artifizialeko teknika bat da DeepFake. Haren bidez, itxuraz errealak diren pertsonen aurpegiak ordezkatuta (face swap eginda) bideo faltsuak egiten dira (pertsona famatuen aurpegiak erabili ohi dira). GAN (Generative Adversarial Networks) izeneko ereduetan oinarritzen dira, gainbegiratu gabeko sistema horiek dagoeneko badauden bideo eta irudietan aurpegiak ordezkatzeko. Algoritmo horiek oso ikasketa-sistema konplexuak behar izaten dituzte, baina ba al dago face swap egiteko aukera sinpleagorik?

Hitzaldi honetan, DeepFakeek hain ongi funtzionatzearen arrazoiak azaltzeaz gain, ikusmen artifiziala erabiliz bi aurpegiren arteko face swap egiteko modu erraz eta dibertigarri bat azalduko dugu; adibidez, pertsona famatu baten aurpegia jarriko diogu gure argazki bati, adimen artifizialeko algoritmo konplexuak erabili beharrik gabe.  

Zer publikori dago zuzendua?

Adimen eta ikusmen artifizialean interesa duen pertsona orori. Jakin badakigu halako algoritmoak ulertzeko maila tekniko handia behar dela. Horregatik, uste dugu aurkezpen honetan adimen eta ikusmen artifizialaren atzean dauden zientzia-ezagutzak ikuspegi orokor eta natural batetik azaldu behar direla, eta xehetasun teknikoak horretan interesa dutenentzat gorde. Adimen eta ikusmen artifizialak duen potentzialari buruzko interesa piztu nahi dugu ikus-entzuleengan, eta une dibertigarri bat igaro face swapping eginez.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Unai Elordi ikertzaile dabil Vicomtech zentro teknologikoan, ITS (Intelligent Transport System) sailean, 2009az geroztik. Informatika Ingeniaritzan lizentziatua da Mondragon Unibertsitatean (MGEP), eta Ingeniaritza Konputazionaleko eta Sistema Adimendunetako masterra du. Gaur egun, doktoretza egiten ari da Deep Learning eremuan. 2009tik, 3Dko webean eta ikusmen artifizialean aritu da lanean Unai; bereziki, Deep Learningeko ereduen inferentzia sistema kapsulatu, mugikor eta Raspberry Pi-entzat integratzen eta optimizatzen. Unaik landutako inteligentzia-esparruen artean, hauek daude: aurpegia ezagutzea, generoari eta adinari antzematea, emozioen analisia, objektu arriskutsuak detektatzea, eta pertsonen tracking-a bideozaintzan.

Web:

http://www.vicomtech.org/

https://es.linkedin.com/in/unai-elordi-hidalgo-65439654

https://twitter.com/keler_18

Ordutegia: Larunbata, abenduak 5, 19:00 - 19:45

Gora itzuli ^

Open Science pandemia-garaian

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Roberto Rabasco

EnpresaOrvium

Hitzaldiaren deskribapena:

Zientzia irekia (Open Science) mugimendu bat da, eta haren helburua da ikerketa zientifikoa (argitalpenak, datuak, lagin fisikoak eta softwarea barne) eta ikerketaren hedapena eskuragarri jartzea gizarte-maila guztientzat, ikertzaile, zale edo profesional izan. Zientzia egiteko modu horren bidez, ikerketetan egindako esperimentuak eta lortutako datuak denon eskura jartzen dira sarbide irekiaren bidez; funts publikoekin egindako ezagutza zientifikoarekin egiten da hori, batez ere.

Hitzaldi honetan, zientzia irekiak (Open Science) pandemiaren aurka egiteko duen gaitasunaren ikuspegi bat jasoko dugu, eta Gasteizko startup bat eredu hori mundu osoan sustatzeko egiten ari den ahalegina ere ikusiko dugu.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Orvium-eko CIOa eta sortzaileetako bat. BooleanCloud-eko zuzendaria.

Webhttps://orvium.io/

Ordutegia: Igandea, abenduak 6, 11:00 - 11:45

Gora itzuli ^

3D-ko diseinuaren hastapen-tailerra Tinkercadekin

Hizkuntza: Gaztelania

HizlariaCamp Tecnológico

Hitzaldiaren deskribapena:

3Dn diseinatzen ikastea probetxu handia atera dakiokeen STEAM esperientzietako bat da, sortutako diseinuak 3D inprimagailu batean inprima daitezkeelako. Tinkercad 3Dko diseinuak egiteko aplikazio ezagunenetako bat da, eta Internetera konektatutako nabigatzaile bat duen ordenagailu batekin erabil daiteke.

Tailer honetan, aplikazioaren hastapenak ikusiko ditugu, eta 3Dko gure lehen piezak/irudiak sortuko ditugu, geometriako eta marrazketako oinarrizko kontzeptuak aplikatuz.

Zer publikori dago zuzendua?

Lehen hezkuntzako 5. mailatik gorako ikasleak, seme-alabei laguntzeko interesa duten senideak eta programazioan lehen urratsak egiten hasteko gogoa duen edozein etor daiteke tailerrera.

Web: www.camptecnologico.com

Ordutegia: Igandea, abenduak 6, 13:00 - 13:45

Gora itzuli ^

Sortu onlineko denda bat 30 minutuan!

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Jon Rivas Delgado

EnpresaCaronte Web Studio

Hitzaldiaren deskribapena:

Ezinezkoa dirudiena egingo dugu: 30 minutuan onlineko denda bat sortuko dugu, guztiz funtzionala eta bere zerbitzarian ostatatua. Kronometroaren aurkako erronka honetan, onlineko komertzioak eragiten dituen beldurrak alde batera utzi, eta Interneteko denda bat eraikitzeko oinarriak ikasiko ditugu, adibide praktiko baten bidez.

Lortuko ote dugu? Munta daiteke onlineko denda bat ordu-erdian? Galdera horien erantzuna jakiteko, hitzaldira etorri beharko duzu. Egin barre ikasi bitartean!

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Web-garatzailea eta SEOn espezializatutako diseinatzaile grafikoa. Caronte Web Studio marketin-agentziaren sortzailea. Irakaslea, ikastaro teknikoetan eta diseinu-ikastaroetan.

2018an jaio zen Caronte Web Studio, Joan Rivas Delgado-ren eskutik. Web-proiektu handiei laguntza osoa emateko helburuarekin sortu zen, eta, besteak beste, mantentze-lanak, laguntza, trebakuntza, diseinua, marketina eta bilatzaileetako posizionamendua lantzen ditu. Hala, bezeroak hornitzaile bakarra behar du zerbitzu guztientzat, eta hornitzaileak proiektua goitik behera ezagutzen du.

Web: 

https://www.jonrivas.com/

https://carontestudio.com/

Ordutegia: Igandea, abenduak 6, 16:00 - 16:45

Gora itzuli ^

Free-to-play jokoak diseinatzeko oinarrietarako hurbilketa

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Raúl Herrero

Enpresa: Katoid

Hitzaldiaren deskribapena:

Azken hamarkadan, free-to-play kontzeptua asko zabaldu da bideo-jokoen industrian; formatu horretako joko ugari iritsi dira merkatuaren zati handi batera. Are gehiago, sektore horrek 116.000 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu dagoeneko mundu osoan. Hitzaldi honetan, free-to-play jokoak diseinatzeko oinarriak ikusiko ditugu.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Katoid-en CEOa eta sortzaileetako bat. F2P Campus-en zuzendarietako bat.

Webhttp://www.f2pcampus.com

Ordutegia: Igandea, abenduak 6, 17:00 - 17:45

Gora itzuli ^

Makecode Arcade

Hizkuntza: Gaztelania

HizlariaCamp Tecnológico

Hitzaldiaren deskribapena:

Onlineko tailer honetan, Flappy Bird/FrutaJalea jokoa garatuko dugu MakeCode Arcade plataformaren bidez. Pertsonaia diseinatzeaz gain, Blocky bidez programatuko dute parte-hartzaileek. Hala, joko klasikoak eskaintzen duen dibertsioa izango dute eskura, haiek erraz sortutako joko baten bidez.

Web: www.camptecnologico.com

Ordutegia: Igandea, abenduak 6, 18:00 - 18:45

Gora itzuli ^

Linuxeko BadUSB erasoen funtzionamendua ulertzen

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Roberto Casado

EnpresaEuskalHack

Hitzaldiaren deskribapena:

Hitzaldi honetan, Linuxeko BadUSB erasoek nola funtzionatzen duten azaltzen saiatuko gara, gai hauek jorratuz:

- BadUSB-aren deskribapena

- Device Model /sys

- Kontrolatzaileak eta Moduluak

- Usb subsystem

- Hopplug udev eta depmod

Zer publikori dago zuzendua?

Linux sistema eragilearen funtzionamenduaz jakin-mina dutenei.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

EuskalHack segurtasun informatikoko elkarteko kidea.

Web: www.euskalhack.org

Ordutegia: Igandea, abenduak 6, 19:00 - 19:45

Gora itzuli ^

twitter facebook flickr youtube instagram twitch