Araba Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, non esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa baitute.
80. hamarkadaren azkenaldera izan zuen hasiera mugimendu honek Europako iparraldean, hots, Norbegia, Danimarka eta Alemania bezalako herrietan. 2020an topaketa hau bere zazpigarren ediziora iritsiko da.
Covid-19 koronabirus-pandemiak sortutako egoeraren aurrean, bilkura bertan behera uztea erabaki da. Zazpigarren edizioa Gasteizen egitea aurreikusita zegoen.
Egoera hau gainditzeko, Araba Encounter 2020 modu birtualean ospatzea pentsatu dugu.
Ekitaldi birtualaren datuak:
- 340 ordenagailu sarean konektatuta.
- 2 egun ekinean.