Beste jarduerak

Ez dio axola scener bat zaren, gamer bat zaren, modding-a gustuko duzun, beti lekuz kanpo zauden... Atal hau zurea ere bada! Gauza bakarra eskatzen dizugu: utzi lotsa alde batera.

  • Marrazketa analogikoa
  • Fast comic
  • Zinema-triviala
  • Kontakizunak eta irakurketa

 

 Marrazketa analogikoa

Erakutsi nolako artea egiten duzun teklaturik eta sagurik gabe. Gai bat proposatuko dizugu, eta zuk, irudimena erabilita, marrazki bat egingo duzu paperean, arkatza, margoak, akuarela... edo nahi duzuna erabilita. Gero, bidali argazki bat, eta, hala, denok ikusiko dugu nolako artistak ditugun Encounterren... baita gure PCak entxufatu gabe ere. 

 

 Fast comic

Irudi batek istorio bat konta dezake, baina, gehiagorekin, gehiago sakondu daiteke. Gai bat proposatuko dizugu, eta zuk ordubete izango duzu gai horrekin lotutako komiki bat bidaltzeko. 

  

 Zinema-triviala

Zinema-trivialaren NoLAN edizio berri bat. Oraingoan, gauza gehiago sartuko ditugu. Hala, zinemaz zenbat dakizuen erakusteaz gain, zentzumen denak erabili beharko dituzue. Edo, ia denak.

 

 Kontakizunak eta irakurketa

Urteko azken Encounterra denez, su inguruan eseriko gara istorioak kontatzeko. Guk emandako gai batetik abiatuta asmatu beharko dituzue.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch