HearthStone

Zorroratu ezpata, atera kartak, eta presta zaitez Hearthstonerekin gozatzeko. Karta-joko zirraragarria da, estrategia bidezkoa, ikasteko erraza eta ezin dibertigarriagoa. Hasi doako partida bat Battle.net-en, eta erabili zure kartarik onenak sorginkeriak egiteko, izakiei babesa eskatzeko eta Warcrafteko heroiei aginduak emateko, duelu epiko eta estrategikoetan.

Jokatzeko modua: Kanporaketa bakuna.

Bertsioa: PC. Erabilgarri dagoen azkena.

Berariazko araudia

  • Formatu estandarrean jokatuko da.
  • Discord-eko txataren bidez,deituko zaie parte-hartzaileei ahalik eta lasterren hurrengo txanda jokatzeko. Dagokion partidarako jarritako ordutik hamar minutura iritsi ez den jokalaria deskalifikatua izango da.
  • Debekatuta daukate jokalariek txata eta kanpoko zeinahi gailu erabiltzea partida jokatzen ari diren bitartean. Hori dela eta, "Ekinean" egoeran eduki behar dute kontua.
  • Ezin izango dute piloa aldatu lehiaketan zehar.
  • Jolasteko modua “Last hero standing” izango da:
    • Parte-hartzaileek 4 motatako 4 pilo izan behar dituzte prest, eta mazoetako bat baneatuko da.
    • Partida irabazteko, jokalariak aurkariaren 3 mazoak garaitu beharko ditu.
    • Jokalari batek pilo batekin irabazten duenean, gorde egin beharko du bere karta-sorta.
    • Galtzaileak, aldiz, beste karta-sorta erabili behar du.
    • Last hero standing azalpen-bideoa:

Portaerari eta bertaratzeari buruzko araudia

  • Taldeko kideek txat batean egon behar dute jokoa hasteko finkatutako ordua baino lehen.
  • Bost minutu itxarongo da, gehienez.
  • Debekatuta dago partida gelditzea aldez aurretik horren justifikaziorik eman gabe.
  • Laguntza ematen duten programak, glitchak edo hackak erabiltzen dituzten parte-hartzaileak kanporatu egingo dira lehiaketatik.
  • Ez da onartzen coachingik partidek irauten duten bitartean.
  • Txatean ez da onartzen kirol-legearen kontrako portaerarik.

Oharrak

  • Ekitaldiaren intranetean argitaratuko da taldeei, halakorik bada, eta joko-ordutegiei buruzko informazioa.
  • Erakundeak uste badu konfabulazio- edo itun-saioren bat izan dela, saria ez emateko eskubidea izango du.
  • Kiroltasunez jardun behar dute jokalari guztiek lehiaketa osoan.
  • Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
  • Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch