Age of Empires 2: Definitive Edition

Age of Empires II: Definitive Edition. Rockerrak ez dira sekula hiltzen, eta, kasu honetan, betiko datoz bueltan! Estrategiako klasiko bat, inoiz baino biziago!

Jokatzeko modua: 1 vs 1. Kanporaketa bakuna.

Bertsioa: PC. Erabilgarri dagoen azkena, azken adabakiarekin.

Berariazko araudia

  • Jokalari bakoitzak aukeratu dezake Age of Empires 2 DEko zer zibilizaziorekin jokatu nahi duen.
  • Kanporaketa zuzen gisa jokatuko da.
  • Lehiakidea (Reliquia edo Maravilla bidez) guztiz suntsitzen duen jokalariak irabaziko du.
  • Koadroaren goialdetik doanak sortu behar du partida.
  • Jokalariek berek jarri beharko dute harremanetan beren lehiakideekin.
  • Txanda amaitutakoan, emaitzak intranetera igo beharko ditu irabazleak.
  • Komeni da azken emaitzak ikusten diren pantaila-argazki bat gordetzea, nahiz eta ez den derrigorrezkoa.
  • Txanda amaitutakoan intranetean emaitzarik ez badago, emaitzarik aurkeztu ez dutenak jokotik kanpo geratuko dira, automatikoki.

Partidaren konfigurazioa

  • Partida sortzeko, konfigurazio hau behar da:
    • Datuak: Jatorrizko bertsioa
    • Ikusgaitasuna: Berdin dio Pribatua gomendatzen da, eta lehiakidea gonbidatzea.
    • Puntuatua: Bai
    • Ikusleak: Ez
    • Pasahitza: Berdin dio
    • Picks random txanda normaletan, eta sekretuak finalerdietan eta finalean.
  • Konfigurazio hau erabili behar da:
    • Partida: Ausazko mapa
    • Maparen estiloa: Estandarra
    • Lekua: Lurraren mapa aleatorio bat
    • Tamaina: Txikia
    • Zailtasuna: Estandarra
    • Baliabideak: Estandarra
    • Populazioa: 200
    • Abiadura: Normala
    • Erakutsi mapa: Normala
    • Hasierako adina: Estandarra
    • Adin maximoa: Adin inperiala
    • Itunaren iraupena: Bat ere ez
    • Garaipena: Estandarra
    • Batera jokatzea: Berdin dio
    • Talde finkoak: Bai
    • (denak): Ez
    • Abiadura: Bai
    • Amarruak: Ez
    • Partida grabatzea: Ez

Portaerari eta bertaratzeari buruzko araudia

  • Taldeko kideek txat batean egon behar dute jokoa hasteko finkatutako ordua baino lehen.
  • Bost minutu itxarongo da, gehienez.
  • Debekatuta dago partida gelditzea aldez aurretik horren justifikaziorik eman gabe.
  • Laguntza ematen duten programak, glitchak edo hackak erabiltzen dituzten parte-hartzaileak kanporatu egingo dira lehiaketatik.
  • Ez da onartzen coachingik partidek irauten duten bitartean.
  • Txatean ez da onartzen kirol-legearen kontrako portaerarik.

Oharrak

  • Ekitaldiaren intranetean argitaratuko da taldeei, halakorik bada, eta joko-ordutegiei buruzko informazioa.
  • Erakundeak uste badu konfabulazio- edo itun-saioren bat izan dela, saria ez emateko eskubidea izango du.
  • Kiroltasunez jardun behar dute jokalari guztiek lehiaketa osoan.
  • Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
  • Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch