Jokalari bakarrarentzako bideojoko bat da, 1989koa. Jokoaren helburua da mina-eremu bat garbitzea, bat bera ere leherrarazi gabe.
Lehiaketa-mota: Denak denen aurka.
Bertsioa: Webgunekoa
Berariazko araudia
- Nahi adina partida jokatuko dira, https://minesweeper.online/ URLan, aurrerago azaldutako konfigurazioarekin.
- Kontuz, partida hastean sortzen den URLa bakarra da, eta zuen emaitzaren berri emateko beharko duzue.
- Ez da derrigorrezkoa webgune horretan kontu bat izatea, baina komeni da.
- Lehiaketa hasteko datatik eta amaitzeko data bitartean jokatutako partidak bakarrik hartuko dira kontuan.
- Partida onena intranet bidez bidaliko da. Horretarako, jardueraren fitxara joan behar dugu, eta “fitxategia bidali” atala bilatu. Bidali beharreko artxiboa zip bat izango da; zip horren izenak sss_NICK izan behar du, non nick parte-hartzailearen intraneteko nicka izango baita eta sss, berriz, amaitzeko behar izandako segundo-kopurua (3 DIGITU, EZKERRETIK “0”AK JARRIZ BETETA. *
- Hauek eduki behar ditu zip-ak:
- Partidaren URLa duen txt bat (Adibidea: https://minesweeper.online/game/88034373)
- Eta amaitzeko zenbat denbora behar izan duen ikusten den pantaila-argazki bat.
Partidaren konfigurazioa
- Sartu https://minesweeper.online/URLan.
- Sartu Custom partida-motan.
- Sartu datu hauek:
- Width: 16
- Height: 30
- Mines: 99
- Sakatu update.
Oharrak
- Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
- Erakundeak uste badu konfabulazio- edo itun-saioren bat izan dela, saria ez emateko eskubidea izango du.
- Araudi orokorra du osagarri araudi honek.
1. eranskina: zenbat denboran amaitu den https://i.imgur.com/JOJ2rJV.png
2. eranskina: Partidaren konfigurazioa https://i.imgur.com/sxEk4Hv.png