AMV

GAIA AMV:  Alienak gizakien aurka.

AMV bat egin, oinarri gisa gizakien eta estralurtarren arteko harremanarekin lotutako animeen irudiak erabiliz (batzuetan adiskidetsua, beste batzuetan ez hainbeste).

Anime Music Video bat (Animeko bideo musikal bat, AMV akronimoaz ezagunagoa), bideo musikal bat da, normalean Anime-arekin lotua dagoena. Hau da AMVen ezaugarri nagusia: Anime estiloko telesail edo film bateko edo bat baino gehiagotako eszenak dira, eta haiekin sinkronizatutako kantu batekin doaz. Multimediakoak eta Animearen jarraitzaile sutsuek eginak izaki, Internet bidez zabaltzen dira batez ere AMVak, upves.com eta Youtube-ren bidez batik bat. Eta orain Encounterren bidez ere bai!

ADIBIDEA:

 

Zuen sorkuntzak Intranetera igo ahal izango dituzue.

Ezin zaio apelaziorik aurkeztu epaimahaiaren erabakiari.

Araudi Orokorra du osagarri araudi honek.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch